Zaintzen duen moda: kalitatea gure arropetan
Kimetzen ez dugu sinesten moda efimeroan. Irauteaz gain, zaindu ere egiten duen arroparen aldeko apustua da gurea. Horregatik ematen diegu balioa kalitatezko ehunei, eta horien artean ezinbestekoa dugu kotoia, askotan kotoi organikoa. Horregatik, gaur, blog honetan, Kimetzen ditugun eta kotoia erabiltzen duten marka batzuk aurkeztuko dizkizuegu.
Kotoia ehun naturala da, erosotasuna eta erresistentzia eskaintzen dituena. Eguneroko erabilerarako aproposa da, leuna ukitzerakoan eta zaintzeko erraza. Gainera, oso ondo egokitzen da mota guztietako jantzi eta estiloetara: oinarrizkoenetatik berezienetara.
👉 Gomendioa: Zure kotoizko jantzien iraupena luzatzeko, ur hotzean edo tenperatura baxuan garbitzea komeni da, lehortegiaren erabilera saihestuz, eta ahal bada, aire zabalean lehortuz. Horrela, hobeto mantenduko dute forma, kolorea eta leuntasuna.
Erosi aurretik, osagaiei erreparatzea gomendatzen dizuegu. Ezker aldeko etiketetan egoten da osagaien zerrenda.
Andia. Kultura eta jasangarritasuna.
Andia, geure marka propioa, kamisetak, poloak, txaketak eta jertseak kotoi organikozkoaz dira %100ean.
Bereziki zaintzen ditugu ehunak eta ekoizpen-prozesuak, eta horregatik gure kamisetak eta jertseak %100 kotoiz eginda daude. Kalitatezko jantziak nahi ditugu, eguneroko armairuaren oinarri bihurtuko direnak, garbitzeko errazak, luzaro irauten dutenak.
Beti saiatzen gara erosotasuna, diseinua eta begirunea uztartzen. Egunerokoan erabiltzekoak dira, estilo eroso, atenporalak eta unisex: euskal kultura dute inspirazio-iturri nagusia.


SKFK. Moda etikoa.
SKFK markak asko zaintzen du moda etikoaren ikuspegia, eta urte asko daramatzagu haiekin lanean: prenden kalitatea, jasangarritasunarekiko duen konpromisoa eta estilo propioa maite dugu.
Kotio organikoak eta ehun naturalak erabilita egiten dituzte arropak, eta ekoizpenean ere, irizpide etikoak dituzte ardatz: begirunea arropa horiek egitea posible egiten duten pertsonei, eta ingurumenaren aldeko konpromisoa urrats guztietan.
Oinarrizko kamisetak, gonak eta soinekoak, % 100ean kotoizkoak diren piezak ditugu Kimetzen, irauteko eta denbora luzean zurekin izateko eginak. Eta onena: estilo ederrean eta arduratsu!


Loreak Mendian. Bertako sustraiak dituen kalitatezko moda.
Moda guk bezala ulertzen duten markekin ere egiten dugu lan Kimetzen. Loreak Mendian da horietako bat, eta urteak daramatza marka horrek nortasun propiodun arropak sortzen, xehetasunak zaintzen eta kalitate handiko ehunen alde egiten.
Loreak Mendian markak arropa estetiko eta funtzionala diseinatzen du, baina hori baino gehiago ere bai, prozesuari ere erreparatzen baitio: material iraunkorrak erabiltzen ditu, ukitzeko atseginak direnak eta asko irauteko pentsatuta daudenak. Markaren sinonimo dira ebaketa zaindua, joskintza arduratsua eta iraunkortasuna, eta balio handia ematen diogu guk horri; izan ere, gaur egun, gauzak azkar egitea ondo egitearen gainetik jartzen da askotan.
Gainera, hemengo marka bat da, hemen jaioa, inguruko kultura eta estiloa arnasten dituena. Loreak Mendian janztea gauzak ondo egiteko modu bat janztea da, nondik gatozen ahaztu gabe etorkizunera begiratzeko moduan janztea.
Sasoi guztietan, marka horren pieza moldaerraz eta egungoak aukeratzen ditugu; hain zuzen, guk ere geure sentitzen dugun gertutasun, jasangarritasun eta kalitatearen filosofia islatzen dutenak.


🌿 Babestu bertakoa, eta babestu diseinu zainduak eta ehun onak. Ezagutu Andia eta Loreak mendian Tolosako korreo kalea 35ean, eta SKFK Tolosako kale nagusia 21ean.
Whatsapp-etik erosteko aukera +34 943 57 18 40 zenbakira eta Andia www.andiandia.eus webgunean!
Eskerrik asko irakurtzeagatik eta gogoratu gure Kimetz.eu Instagramean egunero berriak dauzkazuela! Izan ontsa!