Tradizioa, moda eta aldakortasuna gure kolekzio berrian. Kimetzen, gure arropa euskal kultura eta tradizioarekin lotzea maite dugu. Horregatik, gure azken erakusleihoak sagardoan daude inspiratuta. Sagardoa edari bat baino askoz gehiago da; gure historiaren, ospakizunen eta komunitatearen sinbolo a da. Edari tradizional honek gure kulturan ekartzen duen espiritu berbera ekarri nahi izan dugu dendara, ANDIAren “Sagardoa” diseinua sortuz.
Diseinu hau, berde eta gris argian duzue eskuragarri. Gure markaren filosofia jarraituz; diseinu eroso eta unisex-a da. Generoei buruz ulertzen ez duen eta atenporalitatearen alde dagoen modan sinesten dugulako.
Kamiseta hauek «fondo de armairo»aren parte izateko pentsatuta daude. Kolore neutro eta naturalak izanik, azken joerekin bat datoz eta konbinatzeko aukera ugari eskaintzen dituzte. Bai praka klasikoekin, gona fluido batekin, gabardinarekin edo kirol-arroparekin, eguneroko jantzietarako ezin hobeak dira. Estiloa eta aldakortasuna uztartuz.
Kontsumo kontzientea eta moda jasangarria inoiz baino nabarmenagoak diren une honetan, gure jantziak ideia horretara egokitu nahi izan ditugu. Arimarekin, historiarekin eta helburu batekin eginiko diseinuak maite ditugu.
Diseinu hau Korreo Kalea 35 dendan aurki dezakezu, XXS tailatik XXL-ra. Gure kolekzio berrien detaile gehiago ikusi nahi badituzu, gure web-orrialdetik pasa zaitez (www.andiaandia.eus) edo jarraitu gaitzazu instagramean @kimetz.eu / @andia.arropa
Eskerrik asko beti hor egoteagatik! 💚🍏
Sagardoa – Euskal edari tradizionala da sagardoa, batez ere Gipuzkoa ekialdean. XVI. Mendeaz geroztik, euskal baleazaleen edaria, trukerako sarri erabilli izan zena, eta itsasoarekin lotura zuen Euskal Herri hartan garrantzia berezia zuena. Pisoiarekin zanpatzen zen sagarra, txalaparta musika-tresnaren aurrekaria, eta lan horretan sortutakoak dira «Aldapeko» eta «Sagarra jo dela» kantuak, esaterako Edari freskoa eta edan erraza; graduazio baxukoa.