Zaindu ezazu zure burua eta zure ingurua etikoki janzten.
Kimetz Denda Tolosako Alde Zaharrean kokatutako marka anitzeko denda da, streetwear arropetan aditua. Diseinua eta funtzionaltasuna uztartzen dituzten arropa eta oinetakoak gustatzen zaizkigu, bereziki hauen sortze prozesu eta materialen kalitateari garrantzia emanez.
30 urte baino gehiagoko esperientzia dugu arropa marka onenak Tolosara ekartzen. Gure denda onlinean ere eros dezakezu.
Euskal Herriko bihotzean sortutako arropak, gure kulturarekin eta nortasunarekin bat egiten duten piezak eskaintzen ditugu.
Kalitatezko materialekin eginak eta kontsumo arduratsuarekin konprometituak, Euskadiko Koekzioan zure jatorria harrotasunez adierazteko arropa aurkituko duzu.
Kimetz arropa dendak, 1993an hasi zuen bere ibilbidea moda munduan. Hasieratik Tolosako parte zaharrean kokatua egon da eta garapen nabarmena jasan izan du urteen poderioz.
Denda batekin hasi ziren neska eta mutilen moda saltzuz. Espazio handiago baten beharraraz jabetuta, lekuz aldatu ziren, Korreo Kalera.
2009 urtean Skunkfunk etxearekin bateratu eta abentura berri bati ekin zioten Kale Nagusian kokaturiko denda berri batean, Skunkfunk etxearen marka esklusiban saltzen hasi ziren.
2017 urtean negozio ereduaren eta marka estrategiaren azterketa baten ostean, Kale Nagusiko 2 lokaletan kokatu zuten negozia, kimetz#02 Skunkfunk zegoen lokalean, emakumeentzako moda salduz. kimetz#01 kale nagusiko lokal berri batean kokatu zuten, mutilentzako moda salduz.
Horrela eroslearentzat erosketa esperientzia erraztuz.
2021. urtean helburu berri bat jarri genuen eta horretarako kimetz berria.
Denda berri honetan beraien ilusio handienetariko bat abiaraziz, beraien marka propioa diseinatu eta saltzearena, ANDIA arropa marka.
Tolosako Alde Zaharreko kaleetan gure dendak aurkituko dituzu, zure estiloari izaera eta nortasuna emateko modan oinarritutako gunea. Zatoz bisitatzera, eta aurkitu zure gustuko arropa eta osagarriak. Beti hurbil, beti zure zerbitzura.
Gure Kolekzio Bereziak diseinuaren eta iraunkortasunaren arteko oreka perfektua dira. Kalitate handiko materialak eta estilo bereizgarria dira gure ezaugarriak. Kolekzio bakoitzak istorio bat kontatzen du, eta guk, Kimetz Dendan, zuri ematen dizugu aukera hori.
Modaren inguruan galderarik baduzu edo gure produktuei buruzko informazioa nahi baduzu, beti prest gaude zure galderak erantzuteko.
kimetz@kimetz.eu
943571840
943673862
943094849
Kale Nagusia, 8 (mutila)
Kale Nagusia; 21 (neska)
Korreo Kalea, 35 (unisex)
Astelehenetik Larunbatera
10:00 - 13:00
16:30 - 20:00