Xopin Festa bueltan da 🔥

Ezagutzen al dituzu zure koloreak?
Ba al dakizu zer geratzen zaion ondo zure siluetari?
Aprobetxatu nahi al duzu hobeto armairua, eta seguru sentitu janzten duzunarekin?

Hau da zure aukera!

5 urtetik gora daramatzagu Xopin Festa antolatzen, eta parte hartu duten askok gauza
bera esaten dute: «Zergatik ez ote nintzen lehenago etorri?»

Aitziber Badiolaren eskutik, kolore edo siluetaren azterketa egiten dugu saio bakoitzean,
modu praktiko eta pertsonalizatuan. Benetan funtzionatzen duten aukerak lantzen ditugu zure azala, azpitonua eta gorputz formak kontuan hartuta.


Ez da teoria hutsa.
Soinean probatuko duzu.
Egunerokorako balioko dizu.

Aitziber Badiola estilista eta irudi-aholkularia da, eta urteak daramatza pertsona askori haien estiloa eta kolore egokiak aurkitzen laguntzen. Kolore-azterketan, siluetaren analisian eta estilo pertsonalean aditua da, eta egiten duen lanaren helburua argia da: pertsona bakoitzari bere indarguneak azaleratzen laguntzea, norbere esentzia errespetatuz. Ikuspegi praktiko eta gertukoarekin, egunerokoan benetan baliagarriak diren tresnak ematen ditu, janzterakoan seguruago sentitzeko eta armairua zentzuz aprobetxatzeko. 

Nola da Xopin festa esperientzia?

Egunean bertan, esperientzia pausoz pauso bizitzen da.

Hasteko, Aitziberrek hitzaldi txiki bat ematen du: oinarrizko jantziei buruzko azalpenak, koloreei eta proportzioei buruzko gomendioak eta egunerokoan erabiltzeko aholku
praktikoak.

Ondoren, kolore azterketa pertsonalizatua egiten diogu parte-hartzaile bakoitzari. Momentu horretan hasiko zara ulertzen koloreen magia: kolore batzuek aurpegia pizten dutela, beste batzuek ez…

Behin azterketa eginda, prest izaten dugu luntx txiki bat dendan. Bertan, giro lasaian, Aitziberren aholkularitza jasoko duzu arropa probatu eta erosteko. Helburua ez da gehiago erostea, baizik eta hobeto aukeratzea.

Esperientzia osoa praktikoa, gertukoa eta partekatzeko modukoa da.

Kolore edo siluetaren azterketa pertsonalizatua
✨Oinarrizko jantziei buruzko aholku praktikoak
Look konbinazio errealak
Erosketak aholkularitza profesionalarekin
Giro lasaia eta lunch txiki bat 

Taldeak txikiak dira, esperientzia gertukoa eta pertsonalizatua izan dadin. Horregatik, plazak mugatuak dira eta normalean azkar betetzen dira.

Denboraldi hontako datak

📅 Martxoak 21 – Kolore azterketa (SOLD OUT)
📅 Apirilak 18 – Kolore azterketa (SOLD OUT)
📅 Maiatzak 16 – Kolore azterketa
📅 Ekainak 6 – Silueta azterketa berezia

Parte hartu nahi duzu?

Izena emateko:
– Etorri dendara
– Idatzi instagram bidez
– Jarri gurekin harremanetan WhatsApp bidez

Handik xehetasun guztiak emango dizkizugu.

Ez utzi beste baterako.
Martxokoa eta apirilekoa bete dira jada, eta hurrengoak ere azkar beteko dira!

¿Zer iruditu zaizu?

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *