Sinplea ere loratu egiten da. Eta udaberriaren etorrerarekin, zure armairuko oinarrizkoena ere loratu egiten da. ANDIAn uste dugu modak ez duela zertan izan konplikatua edo iragankorra. Batzuetan, oinarrizkoenak eraikitzen ditu gure zimendurik sendoenak. Horregatik sortu da gure «Basikoak» ildoa: egunerokotasuna laguntzeko pentsatutako moda erosoa eta atenporala.
A Rapport: eguneroko zure kamiseta
«A Rapport» gure kamisetak armairuaren sakoneko adibide ezin hobeak dira. Kotoizko kolore leunez eginak, eta irauteko pentsatuak. Unisexak dira, XS neurritik 2XLraino; moda inklusiboan eta moldakorrean sinesten baitugu. Gure webgunean eta Korreo kaleko 35. zenbakiko denda fisikoan aurki ditzakezu, hainbat koloretan.
Estilodun sport
Sport kutsua dute proposatzen ditugun txaketa kremaileradunek eta txanodunek, baina erraz egokitzen dira eguneroko look-etara. Azken urteetan, sport estiloko jantziak modaren lehen lerroan kokatu dira, eta gure «Basikoak» bilduman horrelako txaketak eskaini behar genizkizuen. Berde iluna edo gris klasika online, baita dendan bertan baita marroi beroa eta gris argia ere. Erosoak, funtzionalak eta unisexak, XStik 2XLra, guztientzako egokiak izan daitezen.


Etxepare eta Basque, orain oinarrizko bertsioan
Gure kamiseta maitatuenen kalitatea eta forma mantendu ditugu, «Etxepare» eta «Basque«. Jatorrizko diseinuek transmititzen duten mezua eta nortasuna mantentzen dituzten arren, oraingo bertsio hauek sinpleagoak dira: ez dute ez irudirik, ezta testurik ere. Diseinu garbiak eta sinpleak, guztiarekin konbinatzen dutenak, eta bikainak edozein look-en oinarrirako. Era berean, unisexak eta tamaina aukera zabala.


Poloak: beti itzultzen den klasikoa
Eta, jakina, ezinbesteko pieza bat, poloak: perfektuak estilo informala, baina zaindua bilatzen dutenentzat. Korreo kaleko 35. zenbakian daude eskuragarri: manga motza, erosoak, kalitatezko ehunekin eginak eta urte osoan erabiltzeko modukoak. Kolore aukerak ere askotarikoak dira: gris neutrala, granate biziagoa eta urdin eta beltza klasikoak. Diseinu hauek XS-tik 2XL-ra arteko neurriak dituzue eskuragarri.
