Kultura da gakoa - Andiaren udazkeneko bilduma berria
Euskal kultura ez da soilik iragana: gure eguneroko hizkera, ohiturak, harremanak izateko moduak eta sormen kolektiboa ere badira. Denborak aurrera egin ahala, gure kultura moldatu eta berritu egin da, baina beti mantendu du sustraiekin lotura estua.
Andian, urteak daramatzagu balio horiek babestu eta partekatu nahi dituen moda sortzen. Aurten, gure bilduma berriak mezu argi bat du: Kultura da gakoa herri bizia izateko.
Bilduma honen bidez, euskal kulturaren oinarriei eta zenbait irudiri egin diegu lekua: gure hizkuntza, gure istorioak eta gure ohiturak. Askotariko elementuak, baina helburu bakarra: gurea den hori ikusgarri egitea, harrotasunez eta gaur egungo modara egokituta.
Diseinu guztiak XS eta XL bitarteko neurrietan daude eskuragarri, webgunean (andiandia.eus) eta Korreo kaleko Kimetzen.
Kultura - Herri bizi baten bihotza
Amama - Gure hizkuntzaren eta bihotzen aberastasuna
Hitz desberdin asko, baina sentimendu bakarra: etxea.
Transmisioa - Jaso duguna biharko bihotzera
Gure kulturaren biziraupena ez da kasualitatea: belaunaldiz belaunaldi pasatu diren keinu, hitz eta ohiturei esker gaude gaur hemen.
Atzo jasotakoa gaurko bihurtu, eta gaurkoak biharkoari ekarriko dio bizia.
Kultura ez da bakarrik iragana: gaur egungo gure moduan bizirik mantentzen dugun zerbait da. Bilduma honek hori gogorarazi nahi du: egunerokoan janzten dugun arropa ere transmisio-modu bat izan daitekeela. Eskerrik asko gurekin batera bide hau egiten jarraitzeagatik; zuen babesa da gure ideia eta diseinuak bizirik mantentzen dituena. Kultura elkarrekin eraikitzen jarraituko dugu, pausoz pauso, harrotasunez.
