❄️ Dar Dar 2.0 — Hemen da berriro berokien pop-upa!
Kimetzen, hotzari ongietorri ofiziala egitera goaz: hemen dugu berriro Dar Dar, gure pop-up beroena.
Lehen edizio arrakastatsuaren ondoren, aurten Dar Dar 2.0 dator, udazkenaz gozatzeko, eta urtaro honetan beroki perfektua aurkitzeko pentsatutako esperientzia.
📍 Noiz eta non
Pop-upa zabalik izango da urriaren 22, 23, 24 eta 25ean , Kale Nagusia 26 helbidean, bai goizez, bai arratsaldez.
Eta adi: lunch-pote berezia egingo dugu ostegunean, asko gustatzen baitzaigu une onak probagelatik kanpora ere partekatzea!
🧥 Zer aurkituko duzuen
Emakume eta gizonentzako berokiak, askotariko estilotakoak, luzeak eta motzak, kolore neutrokoak, eta ausartagoak ere bai.
Tanta, Khujo, Selfhood, Carhartt… markakoak neskentzat, eta Ecoalf, Carharttt, Batela, Tanta, Loreak Mendian… mutilentzat.
XS-XL neurrikoak, estilo eta gustu guztietarako, eta hotz egiten duenerako pentsatuak.
🌿 Berotasuna kontzientziaz
Kimetzen uste dugu ondo janzteak arduraz janztea ere esan nahi duela.
Horregatik, Dar Dar 2.0 pop-upean aurkituko dituzun berokiak kalitate handiko material jasangarriak erabilita daude eginda, luze irauteko, eta urtez urte zure ondoan izateko.
Balioak partekatzen ditugu lankide ditugun markekin: ingurumenari begirunea, ekoizpen etikoa eta diseinu atenporala.
Beroki on batek ez baitu berotu bakarrik egiten; zaintzari eta konpromisoari buruzko istorio bat ere kontatzen du.
💚 Gure balioak, gauzak egiteko gure modua
Urteak daramatzagu Kimetzen merkataritza-eredu humano, gertuko eta kontzientea sustatzen.
Erabaki txikiek duten indarrean sinesten dugu: luze iraungo duen arropa aukeratzea, tokikoak eta jasangarriak diren markak babestea, burua eta bihotza erabilita erostea.
Gure bezeroak zaintzen ditugu, baina baita arropa bakoitzaren atzean dauden pertsonak eta gure ingurua ere.
Moda ulertzeko modu horrek ematen dio zentzua egiten dugun guztiari, eta Dar Dar 2.0 bada hori ospatzeko modu bat ere: estiloa, berotasuna eta planetarekin hartutako konpromisoa bat eginda.
🎁 Eta gainera…
Beroki bat erosita, opari txiki bat jasoko duzu, eta automatikoki sartuko zaitugu Jo Topagunean bi lagunentzako dastatze-menuaz gozatzeko zozketan.
Aipatu ditugun lau egun horietan, gainera, musika izango dugu, gehien gustatzen zaizun berokia aukeratzeko girorik onena izateko.
Hala, ospatu egin nahi dugu garai honi buruz gehien gustatzen zaiguna: bufanda jantzita paseatzea, lehen geruzak, eta hotzaren soinua, gure ekimen honi izena ematen dion dar dar hori.
Zain duzu, besoak (eta berokiak) zabalduta, Dar Dar 2.0!

