Kultura da gakoa - Andiaren udazkeneko bilduma berria

Euskal kultura ez da soilik iragana: gure eguneroko hizkera, ohiturak, harremanak izateko moduak eta sormen kolektiboa ere badira. Denborak aurrera egin ahala, gure kultura moldatu eta berritu egin da, baina beti mantendu du sustraiekin lotura estua.

Andian, urteak daramatzagu balio horiek babestu eta partekatu nahi dituen moda sortzen. Aurten, gure bilduma berriak mezu argi bat du: Kultura da gakoa herri bizia izateko.

Bilduma honen bidez, euskal kulturaren oinarriei eta zenbait irudiri egin diegu lekua: gure hizkuntza, gure istorioak eta gure ohiturak. Askotariko elementuak, baina helburu bakarra: gurea den hori ikusgarri egitea, harrotasunez eta gaur egungo modara egokituta.

Diseinu guztiak XS eta XL bitarteko neurrietan daude eskuragarri, webgunean (andiandia.eus) eta Korreo kaleko Kimetzen.

Kultura - Herri bizi baten bihotza

 
Euskal komunitatea balio, hizkuntza, ohitura, arte, sinesmen eta ezagutzek osatzen dute. Multzo horrek ematen digu gure identitatea, eta beste herrialde batzuetatik bereizten gaitu.
Herri bizia gara, euskaratik eta euskaraz sortzen eta berritzen dugulako; gure artean partekatzen dugulako; eta sustraietatik abiatuta, etorkizuna eraiki nahi dugulako.
Diseinu honek mezu hori darama bularrean: kultura ez da apaingarri bat, gure egunerokotasunaren muina baizik.

Amama - Gure hizkuntzaren eta bihotzen aberastasuna

Euskarak dozenaka era ditu amama esateko —amona, amuma, amandre, amandrie…—, baina figura bera da: zaintza, jakinduria eta berotasuna.
 
Amamak, askotan, bigarren ama izaten dira: gure lehen ipuinak kontatzen dizkigutenak, ohiturak transmititzen dizkigutenak eta maitasun isil baina sendoarekin gure ondoan egoten direnak. Haiek gabe, gure hizkuntza eta gure kultura ez lirateke gaur diren bezalakoak izango.
 
Diseinu hau euskararen aberastasunari eta amonen rolaren garrantziari egindako omenaldi xume baina indartsua da.
Hitz desberdin asko, baina sentimendu bakarra: etxea.

Transmisioa - Jaso duguna biharko bihotzera

Transmisioa da aurretik jaso dugunari bide ematea, eta horri etorkizuneko forma ematea.

Gure kulturaren biziraupena ez da kasualitatea: belaunaldiz belaunaldi pasatu diren keinu, hitz eta ohiturei esker gaude gaur hemen.
 
Diseinu honek gogorarazten digu kulturak ez duela etenik: jaso, bizi eta transmititu egiten dela.

Atzo jasotakoa gaurko bihurtu, eta gaurkoak biharkoari ekarriko dio bizia.

Kultura ez da bakarrik iragana: gaur egungo gure moduan bizirik mantentzen dugun zerbait da. Bilduma honek hori gogorarazi nahi du: egunerokoan janzten dugun arropa ere transmisio-modu bat izan daitekeela. Eskerrik asko gurekin batera bide hau egiten jarraitzeagatik; zuen babesa da gure ideia eta diseinuak bizirik mantentzen dituena. Kultura elkarrekin eraikitzen jarraituko dugu, pausoz pauso, harrotasunez.

Diseinu guztiak dendan (korreo kalea 35) eta weborrialdean (www.andiandia.eus) eskuragarri. 
Eskerrik asko eta izan ontsa!

¿Zer iruditu zaizu?

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *